XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bihar sartuko gara IV. Gramatika jardunaldietan, Gramatika batzordeak antolatuak, Patxi Altuna eskualtzaina batzorde buru, mintzatuko direlarik Rudolf de Rijk holandarra, Leideneko Unibertsitateko erakaslea, Patxi Goenaga euskaltzaina eta Jose Antonio Mujika euskaltzain urgazlea, azken honek aurkeztuko duelarik EGLU V. liburukia.

Segur naiz eztabaida sakonak sortuko direla biltzarkideen artean hala nola sortu diren jadanik batzordekideen artean.

Alkate jauna, eskerrak nahi dizkizut bihurtu zure harrera onaren gatik.

Hartu gaituzu esku zabalekin, oroituko baita luzaz Euskaltzaindia Areatzan ukan duen ongietorri beroaz.

Euskaltzaindiak, ez baitezake bertzerik eskain, eskaintzen dio Areatzari eta denbora berean Euskal Herriari bere lanaren fruitua, hemen gramatikako jardunaldiena.

Berriz ere, alkate jauna, bihotz bihotzetik eskerrik asko.